Hilaren 27an tailerra egingo du Sortuk, herriko egoera esparruka aztertzeko. Datozen urteetarako bide orria prestatuko dute ondoren.
Oiartzunerako bideorria zirriborratzen hasiko dira hilaren 27an.
Pasa den irailetik urtarrilera bitartean, Sortu birfundazio prozesuan murgilduta izan zen. Oiartzungo Sortuk prozesu hori herrira ekarri nahi du, eta balizko euskal errepublika bati zein ekarpen egin diezaioketen aztertuko dute.
Horretarako, tailerra egingo dute hilaren 27an, Haurtzaroko jantokian, 09:30etik 13:30era. Oiartzunen izaera aztertu, eta indarguneak eta ahulguneak azaleratuko dituzte, hortik abiatuta zein ekarpen egin dezaketen zehazteko. Taldeetan banatuko dira herriaren azterketa egiteko. Izena emateko
e-posta bidezko mezu bat idatzi daiteke. Haurtzaindegia behar duten ala ez zehaztu beharko dute.
Lehen azterketa eginda, jarraitu beharreko bide-orriaren zirriborroa egiten hasiko dira. Uztailera arte, ekarpenak jasoko dituzte, eta bigarren batzar bat egingo dute hil horretan. Behin betiko bide hori aurrera eramango duen taldea bozkatuko dituzte orduan.