"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

[Bideoa] Igandean jai eguna dute Pasaiako galiziarrek

Letras Galegas Eguna ospatuko dute

Letras Gelagas

Arrain kontserba fabrikako lau emakume langileren gainekoak biltzen ditu San Pedroko udal aretoko oholtzan aurkeztuko duten antzezlanak.

Galiziarrek Carlos Casares omenduko dute aurten  Letras Galegas Egunaren barruan. Pasaiako galiziarrek, igandean dute ospakizuna, San Pedron. Ohi bezala, Fato Cultural Galegoak, egun osoko jai egitaraua antolatu du. Novas Fontes gaita taldearen kalejira batekin hasiko da ospakizuna, 10:00etan, San Pedroko arrantzaleen auzoan. Auzo bereko parrokian, 11:00etan, meza galizieraz ospatuko dute igandean, eta meza bukatuta beren arbasoak omenduko dituzte, 11:45ean. 12:00etan, urtero legez, Daniel De Castelao omenduko dute arrantzaleen auzoan bere izena daraman kalean, eta arratsaldean, azkenik, As do peixe antzezlana eskainiko dute. 19:00etan da, San Pedroko Udal Aretoan, eta sarrera debalde izango da.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.