"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ostadar bandera zintzilikatuko dute udalaren balkoian

Homo-Les-Bi-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak.

Ostadar bandera zintzilikatuko du bihar udalak balkoian.

Ostadar bandera zintzilikatuko du bihar udalak balkoian.

Homo-Les-Bi-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak. Erakunde publiko guztietatik LGTBIQ kolektiboaren eskubideak bermatzen dituzten politikak sustatzea ezinbestekoa dela dio adierazpenean. Horretarako, sentsibilizazio, kontzientziazio eta prestakuntzako kanpaina egitea adostu du “tolerantziaren eta sexu orientazio eta genero adierazpen oro errespetatzearen alde”. Kultura eskaintzaren bidez gaiaren gaineko begirada ezberdinak sustatu nahi ditu gainera udalak eta  bereziki eragingo du liburutegian eta bertako materialean. Homo-lesbo-bi-transfobiaren aurkako egunaren ospakizunari babes instituzionala eskaini dio gainera, eta horren harira, ostadar bandera zintzilikatuko dute udaletxearen balkoian. Amaitzeko, herritar guztiak animatu ditu egingo diren mobilizazioetan parte hartzera. Adierazpen instituzionala
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.