"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Badute baimena

Trintxerpeko urte zaharreko sutean kaltetuek beren etxeak berreraikitzen hasiko dira hilabeteko epean.

Ostiralero egingo dituzte elkarretaratzeak azken hilabeteetan.

Luze jo du borrokak baina azkenean lortu dute. Urte zaharreko sutean etxean galdu zuten Trintxerpeko bizilagunek atzo jaso dute beren etxeak berreraikitzen hasteko ezinbestekoa zuten baimena. Azken bost hilabeteetan elkarretaratzeak egin dituzte bizilagunak, lizentzia eske. Baimena eskuan azken deialdi bat egin dute ostiralerako (hilak 19), ” prozesuari buruz duten iritzia emateko” eta “bukaera emateko azken bost hilabete luze hauen zehar, eraikitzeko baimena eskatzeko astero egin dituzten elkarretaratzeei”. 19:00etan elkartuko dira, Trintxerpeko alkateordetzaren kanpoaldean.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.