"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Bailarako bertso eta kanta zaharrak bildu ditu Agustin Mendizabalek

Oiartzungo Udalak argitaratzen duen Astralamustrika bildumaren bederatzigarren zenbakia da Mendizabalena. Larunbatean aurkeztuko du, lekukoekin.

agustin mendizabal astralamustrika

Josune Cousillas, Kultura zinegotzia; Joxe Kruz Ezeiza “Kaxka”, lekukoa; Agustin Mendizabal, liburuaren egilea; Pepi Arruti, lekukoa eta Andoni Odriozola, ilustratzailea.

Oiartzungo Udalak argitaratzen duen Astralamustrika bildumako bederatzigarren lana osatu du Agustin Mendizabalek. Bailarako abesti eta bertso zaharrak bildu ditu liburuki horretan. Gehienak Oiartzunen, baina badira Errenteria-Oreretan, Lezon eta Pasai Donibanen jasotakoak ere. Hau leku aittorra du izena liburukiak. Ahoz aho transmititutako kanta eta bertsoak dira Mendizabalek jaso dituenak. Azken 25 urtean bildutako datuak eta grabaketak jaso ditu liburuan, 130 lekuko baino gehiagoren testigantzak jasoz. Antzeko beste lanetan jasotako abestiez harago joan da Mendizabal, berriak jasoz. Mendizabalek hemezortzi ataletan banatu du liburukia: maitasuna, gorazarreak, adiskidetasuna, haurren gaiak… Gainera, eranskinean Florentzio Porturen paperak sartu dute. Andoni Odriozolak ilustratu du Astralamustrika bildumako zenbaki berria. Aurkezpena, lekukoekin Datorren larunbatean egingo dute aurkezpena. Irekia izango da, eta Mendizabalez gain, libururako lekukotzak eman dituzten hainbat lagun izango dira Oiartzungo pleno aretoan: Mikel Arruabarrena, Pepi Arruti, Xegungo Eskudero, Joxe Kruz Ezeiza Kaxka, Maritxu Gaztelumendi, Jazinto Larburu, Anttoni Portugal… Aurkezpen ekitaldia 19:00etan hasiko da. Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasgeletan ale bana utzi dute. Gauza bera egin dute Errenteria-Oreretako ikastetxeetan, kanta asko han jasoak baitira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.