"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

ErrenkoFesta eta ErrenkoBonoa tokiko merkataritza sustatzeko

Errenkoaldek antolatutako stock azokako irudi bat Biteri Txiki kalean.

Errenkoalde merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak ErrenkoFesta antolatu du hilaren 27rako. Tokiko merkataritza sustatu nahi du, erosleek herriko saltokietan kontsumitu dezaten. Goizez egingo du festa, 10:00etatik 14:00etara eta Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokia baliatuta, komertzioa kalera ateratzea du helburu, “jendearengana hurbiltzea eta  herrian aurki dezakegun eskaintza zabalaren berri ematea”. Horretarako, festan parte hartuko duten saltokiek komertzio bakoitzean aurki daitezken “harribitxiak”, sektorearen azken nobedadeak, erakutsiko dituztela esan dute antolatzaileek. Taberna, musika, dantzariak, photocalla… ezer ez da faltako goiza osatzeko, eta txikienei begira, aurpegia margotzeko txokoa antolatuko dute, eta Sylvanian familiako pertsona baten bisita ere izango dute. ErrenkoBonoa ErrenkoBonoa ere zabalduko du egun horretan hasita Errenkoaldek. Txekea da eta 30 euro ordainduta 40 euroko balioa jasoko dute erosleek. 400 bono jarriko dituzte salgai festaren egunean bertan, eta hilaren 29tik aurrera elkartearen bulegoan erosteko aukera izango da  (bulego ordutegia 09:00etatik 18:30era). Pertsonako bonu bakarra eros daiteke eta elkarteko edozein dendetan erabil daiteke, osorik 40 eurotik gorako erosketetan edo bi zatitan, 20 eurotik gorako erosketetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.