"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Eskolaren eguna ospatuko du Koldo Mitxelenak larunbatean

Ikasleek ikasturtean zehar egindako ekintzen argazkiekin, 'Koadro bat testu anitz' proiektuaren barruan egindako lanekin erakusketa jarriko dute.

Koldo Mitxelena ikastetxeko iazko eskola eguna.

Koldo Mitxelena ikastetxeko iazko eskola eguna.

Koldo Mitxelena HLH Ikastetxeak bere eguna ospatuko du larunbatean, eta horretarako egitarau oparoa prestatu du egun osorako. Ikasleen zumba eta judo erakustaldiarekin hasiko da jaia. Ikasleek ikasturtean zehar egindako ekintzen argazkiekin,  Koadro bat testu anitz proiektuaren barruan  eta Elkarbizitza proiektuko lanekin erakusketa ere jarriko dute. Ikasleek mailaka prestatutako emanaldiak egingo dituzte jolastokian 11:00etatik aurrera, eta tailerrak izango dira ondoren. Bazkariak hartuko du txanda eta horren ostean, rokodromoa, muxikoak eta Zirika zirkus taldearen eskutik Dantzateke ikuskizuna izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.