"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Jantziaren zentroak ateak zabalik izango ditu bihar

Museoen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, ateak zabalik izango ditu Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroak.

Jantzi originalak bildu ditu Iraultzak zentroan.

Jantzi originalak bildu ditu Iraultzak zentroan.

Museoen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, ateak zabalik izango ditu Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroak. Sarrera gainera, doakoa izango da hurbiltzen diren bisitari guztientzat. Arratsaldez zabalduko dute, 18:00etatik 20:00etara eta zentroaren sortzaileak, Iraultza Dantza Taldeko kideak, bertan izango dira bisitarien zalantza eta galderak bertatik bertara erantzuteko. Apirilean zabaldu zituen ateak Jantziaren Zentroak Kapitain Enea kaleko Kapitain Etxean, eta ordutik asteburuetan eta jai egunetan izaten da zabalik. Bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen du zentroak, baina horretarako aurrez hartu behar da ordua turismo bulegoan, 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta edota posta elektronikora mezua bidalita.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.