XXX. Emakumeen Birako azken etapa Errenteria-Oreretan hasi eta bukatu da. Giro polita ez ezik, irudi politak utzi ditu probak.
Atzo podiumera igo ziren guztiak, elkarrekin.
Giro polita sortu zuen atzo XXX. Emakumeen Birako azkeneko etapak Errenteria-Oreretako zumardiaren inguruan. Bertan hasi eta bukatu zen etapa, eta hurbildu zirenek pantaila erraldoi baten bitartez izan zuten etapa jarraitzeko aukera.
Etapa eta sailkapen nagusia Ashleigh Moolman-Pasiorentzako izan ziren, eta mendiko maillota eta erregulartasunarena ere eraman ditu txirrindulari hegoafrikarrak.
Lehen euskalduna Eider Merino balmasedarra izan da. Tarteko esprintei dagokionez, Katie Archibaldek jantzi zuen maillot urdina. Gazterik onena Nokola Noskova izan da. Taldekako sailkapenaren garaileak, berriz, Orica-Scott izan dira.
Gainera, bi sari berezi sortu ditu Errenteriako Udalak. Lehena, Lander Urkiak sortutakoa, itzulian zerbait esanguratsua egin duen bati zuzendutakoa. Aurten, 38 urterekin, profesionaletara jauzi egin duen Shani Blochek hartu zuen garaikurra. Linterna gorriak, berriz, Mikel Ugartemendiak sortutako trofeoa jaso zuen. Anna Badegruber izan zen.
Hona hemen txirrindulari batzuk helmugara iritsi zirenekoa, eta ondorengo podiuma.