Lur Kortak 2 eta 3 urteko haurrei zuzendutako ipuinak kontatuko ditu ostegun arratsaldean, bibliotekan.

Ostegunean izango da azkeneko ipuin kontaketa saioa.
Ikasturtea bukaerara iristen ari da, eta horrekin batera, hainbat jarduerek euren azkeneko saioa egingo dute. Tartean hilero egiten den ipuin kontaketarena.
Lur Kortak azken saioa eskainiko du ostegun arratsaldean. 2 eta 3 urteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da. Ohi bezala, Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 17:30etik aurrera.