Xanistebanetako azken egunean ospatu ohi da arkume jatea.
Xanistebanetako arkume jaterako bi hilabete falta dira, zehatz-mehatz. Jada izena eman daitekeela jakinarazi dute bazkaria antolatzen dutenek. Bertan parte hartu nahi dutenek hilaren 18ra arte izango dute izena emateko epea.
Horretarako, herriko hainbat txokotan eman daiteke izena. Elizalden, Makutxo, Miren eta Amazkar tabernetan eman daiteke izena, baita Garmendi txokolategian ere. Honako auzoetako elkarteetan ere eman daiteke izena: Aldeguna elkartea (Arragua); Auzokalte (Ergoien); Bizardia (Gurutze); eta Artaso (Karrika).
Bazkarirako txartelak 30 euroko prezioa izango du. Abuztuaren 6an janzteko kamisetak, berriz, Girizia elkartearen egoitzan jaso beharko dira. Uztailaren 17an eta 18an izango dira datak, arratsaldez (19:00etatik 21:00etara).
Iazko bazkarian 750 lagunek hartu zuten parte, festa zein eguraldi giro ederrean.