Etzi goizean egingo dute IV. Intxixu Trail
229 lasterkarik eman dute izena. Egunean bertan ere eman daiteke izena.
Eguna iristear da. Orain dela lau hilabete zabaldu zuten izena emateko epea, eta gauerdian itxiko dute. Etzi goizean egingo dute, laugarren aldiz, Intxixu Trail,
Ergoiengo festen barruan.
Girizia Mendi Lasterketa Taldeak bi ibilbide prestatu ditu, aurten ere: luzea eta motza. Ibilbide luzeak 30 kilometro izango ditu, eta Oiartzungo bailara kaskoz kasko inguratuko du. Guztira, 2.000 metroko desnibela izango du. Motzak, berriz, 15,5 kilometro luze izango du eta 760 metroko gorabehera.
Orain arte egindako inskripzioen arabera, ibilbide motzean 153 korrikalarik hartuko dute parte, eta luzean, berriz, 76k. Igande goizean bertan izena eman daiteke. Motzean 200 lasterkarik har dezakete parte, eta luzean 150ekoa izango da muga.
09:00etan irtengo dira 30 kilometroei aurre egin behar dietenak, eta ordubete beranduago gainontzekoak. Haurrentzako lasterketa ere prestatu dute, 10:15ean hasita. Irteera zein helmuga Uztapide/Urtxalle plazan izango dira.
Iazko lasterketaren berri izateko,
sakatu esteka.