Homofobia eta beste fobien kontrako zebrabideari laugarren pintura eskua eman diote
Lanak bukatuta, familia argazkia atera zuten elkarrekin.
Laugarren urtez, Iztieta eta Erdigunea lotzen dituen zebrabideetako bat LGBT banderaren sei kolorerekin margotu zuten bart gauean. EHGAM, Saretuz eta Iztietako Gurekin auzo elkarteak deituta, herritar ugari bildu zen bertara.
Imanol Miner eta Mikel Martinek [bereak dira gaurko bi argazkiak] gidatu zuten ekitaldia, eta homofobia, transfobia eta beste fobia guztien aurkako aldarria eramateaz gain, Vicente Vadillo
Francis trabestia gogorarazi zuten. Polizia batek hil zuen 1979ko ekainaren 10ean, Iztietan zegoen Apolo diskotekan.
Auten, gainera, beren sexu orientazioa heteronormatiboa ez duten bi pertsonaia publiko gonbidatu zituzten antolatzaileek: Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria, eta Ainhoa Etxaide, orain gutxira arte LABeko idazkari nagusi izandakoa.
Beren interbentzioen ondoren (ostiraleko papereko edizioan irakurri ahal izango dira), arrabola hartu eta zebrabidea margotzeari ekin zioten. Francisen memoria betikotu eta fobien kontrako aldarria islatzeko.