Aniztasun Funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako Mindara elkarteak Dibertsitatearen Festa antolatu du gaur Errenteria-Oreretan.
Mindara elkarteak Dibertsitatearen Festa antolatu du bigarrenez Errenteria-Oreretan.
Mindara elkarteak Dibertsitatearen Festa antolatu du Errenteria-Oreretako Agustinak auzoan. Aniztasun Funtzionala pairatzen duten pertsonei laguntzeko Gipuzkoako elkartea da Mindara, eta La Soci tabernaren laguntzarekin antolatu dute gaurko festa. Iaz egin zuten lehen Dibertsitate Festa, Agustinetan bertan.
Dagoeneko festa egiten ari dira Errenteriako Agustinak auzoan. 11:00etatik aurrera, auzoko eta herriko hamarnaka haur eta guraso gerturatu dira Agustinak auzo elkarteko plazara. 14:00ak bitarte, haur zein helduentzat jolasak egiten ari dira, etxeko txiki eta handienei dibertsitate funtzionalarekin nola bizi erakusteko. Aurtengo festan, tortilla lehiaketa eta guzti antolatu dute. 12:00ak arte izan dute bizilagunek euren tortilla aurkezteko epea. Dagoeneko Agustinak auzoko tortillarik hoberena zein den erabaki dute epaimahaiek. Irabazleak, La Soci tabernaren saski bat eramango du etxera. Gainera, lehiaketa amaitu eta berehala egindako tortilla patata horien pintxo solidarioak eskainiko dituzte bizilagunen artean.
Haurrek ez dute aspertzeko tarterik izango. Aurpegia margotzeko txokoa, txiki festa edota Disney pertsonaien etorrera izango dira etxeko txikienek gehien gozatuko duten ekitaldiak.
Egunak luze joko du Agustinak auzoan. Ondorengoa da egunerako antolatu duten egitaraua:
- 12:15-14:00: Pintxo solidarioa.
- 16:30-17:30: Disney Txiki festa.
- 16:30-18:00: Karaokea.
- 18:00-18:30: Zozketa solidarioa.
- 18:30: Gozo-heltze erraldoia.