Oiartzun Herriartekoko finalera iritsi da, aldeari buelta emanda

Zizurkil aurreratu zen itzuliko kanporaketan, baina ederki aritu ziren oiartzuarrak

herriartekoa

Larunbatean pilotariei oiartzuarrei ez zaie babesik faltako, 2013ko Euskal Herriko Herriarteko finalean bezala [Argazkia: Mirari Martiarena].

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketak baditu bere bi finalistak: Azpeitia eta Oiartzun. Oiartzuarrek kontrako markagailua modu bikainean irauli zuten ostiral arratsaldean jokatutako hiru partidatan. Kontrako 1-2koarekin joan ziren Zizurkil aldera, baina 49 tantora berdinduta. Gauzak modu txarrean hasi ziren oiartzuarrentzat. Kadete Mailako partidan, Aburuza anaiek 22-18 galdu zuten. Gazte Mailan, aldiz, Oroitz Sein eta Ekain Etxeberriak eroso irabazi zuten (22-9). Azkeneko partidan —Senior Mailakoa— erabaki zen dena. Salaberria eta Ugalde 21-9 jarri ziren markagailuan, baina zizurkildarrek ongi estutu zituzten, bost tanto gehiago lortu baitzituzten. Azkenean, 22-14, oiartzuarren alde. Datorren larunbatean, uztailak 1, jokatuko dute Herriartekoaren finala. Oiartzunek egungo txapelduna —Azpeitia— izango dute aurrez aurre. Arerio arriskutsua izanagatik, dena eman beharko dute oiartzuarrek. Partidak 16:30ean hasiko dira, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.