Oiartzungo Zarata Mapa behin betiko onartuko dute

Asteazken arratsaldean egingo dute ekaineko plenoa, hamar puntukoa

2017ko martxoko plenoa Datorren asteazkenean, hilak 28, ekaineko ohiko plenoa egingo du Oiartzungo Udalbatzak. Hamar puntu aztertuko dituzte bertan. Horrela, bi gai nabarmentzen dira guztien gainetik. Alde batetik, udal larrialdietako plana onartzea erabakiko dute. Bestetik, Oiartzungo Zarataren Maparen behin betiko onarpena ere mahai gainean izango dute. Plenoa, ohi bezala, 19:00etan hasiko da. Honakoa izango da gai zerrenda osoa:
  1. Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
  2. Oiartzungo Udal larrialdietarako planaren onarpena.
  3. Oiartzungo Zarata Maparen behin betiko onarpena.
  4. UGA-3 eremuko sistema orokorren mugaketa espedienteari hasiera ematea.
  5. 16/17 ikasturteko Eskola Kirola, Eskola Pilota, Muittu! eta eskola ordu gaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko hitzarmena onartzeko erabakiari aurkeztutako berraztertze errekurtsoa.
  6. Haurtzaro Ikastolako Haur Hezkuntza eremuaren eraberritze lanak egiteko obra baimenagatik ordaindu beharreko zergaren hobari eskaera.
  7. Udal aurrekontuko 2017/2 Kreditu Aldaketa onartzea.
  8. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
  9. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  10. Eskari-galderak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.