"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Eguraldiak hainbat aldaketa eragin ditu gaurko sanpedroetako egitarauan

Arrantza txapelketa bertan behera utzi dute, eta herri bazkaria lekualdatu

sanpedroak

San Pedron Bizi Eguna ospatuko dute gaur

Ez dago giro. Itsasoan trapaila eta lehorrean euri zaparrada mardulak noiznahi. Iragarpenak gaurko hobekuntzarik ez zuela iragartzen ikusita, atzo, San Pedroko jai batzordeak premiazko bilera egin zuen, gaurko iragarritakoen artean aldaketa batzuk erabakitzeko. Gaur goizean egitekoa zen arrantza txapelketa bertan behera uztea erabakita zuten ordurako. 3’5 eta 4 metro arteko olatuak iragarrita daude gaurko, eta arriskuak saiheste aldera lehiaketa ez egitea erabaki dute. Horrez gain, gaurko herri bazkaria, Arraunlari kalean egon ordez, portuko etxeen aterpean eta gimnasioan egitea erabaki dute. Festak, bestela, azken ordukorik ezean, normaltasunez  jarraituko du aurrera, eta egitarauan iragarritako beste guztiak egin asmo dituzte.

Gaur, arrantzalez jantziko da San Pedro.

Gaur (arrantzalez jantzita)

  • 10:00 porrusalda txaranga (txuri-gorriz jantzita)
  • 11:30 ‘San Pedron bizi’ egunaren hasiera
  • 14:30 presoen aldeko bazkaria antxetan
  • 14:30 paella-jana portuko etxeetan. Bitartean eta ondoren sanpedrotarron norgehiagoka
  • 19:30 kukaña
  • 21:30 elektrotxaranga herriko kaleetan
  • 23:00 kontzertuak kaian:
    • Patxadaz
    • Korkones
    • Eskarmentu
  • 2:00 Polas eta Makau DJ-ak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.