"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

[Galeria] Eguraldia garaituta, auzoen arteko desafioa mundiala izango da

Paella jatean indarrak hartuta, Salbiokuak, Torrekuak, Goikuak eta Ongietorriak aurrez-aurre

gimnasioan

Auzoen arteko desafioari ekin aurretik paella jatean elkartu dira herritarrak.

Itsas bazterrean giro petrala egon da gaur goizean-goizetik, baina San Pedron ez daude etsitzeko prest. Goizean, Porrusalda txaranga kalera atera da zaparrada eta zaparrada artean, eta haurrentzako jolasak, pilotalekuan egin ordez, Ertin egin dituzte. Paella jaterako portuko etxeen babesa topatu dute sanpedrotarrek; gimnasioan batzuk, inprobisatutako karpetan besteak… gustuko tokian aldaparik ez. Eta orain, sabelak beteta, auzoen arteko desafioari ekitekotan dira. Guztira, lau talde, bakoitzak bere koloreko elastikoak soinean: Zuriz Salbiokuak, gorriz Torrekuak, beltzez Goikuak, eta berdez Ongietorriak.  Mahairen bueltan hasiko dira jolasean, pixkanaka kaia aldera mugitu eta frontoirainoko buelta egiteko. Horren guztiaren ondoren, ausartenak, Kukañan saiatuko dira. Aurrez aipatutakoak gaueko azken parrandaren atarikok baino ez dira, bihar ere, luze joko duelako festak oraindik gogotsu daudenentzat. Helduen iñude eta artzainak, pilota partidak, ogitarteko txapelketa, herri afaria, Modesto, zezentxoak eta zezensuzkoa. Azken trakan bada zer hautatua. Egitaraua      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.