Ia bi aste dira uda hasi zenetik. Urtaroa aldatzen den bakoitzean bezala, Herri Musikaren Txokoak kontzertua antolatu du. Udakoa datorren larunbatean egingo dute, eta eguraldia lagun izango dutenaren esperoan, kalean egingo dute. Zehazki, Done Eztebe plazan izango dira emanaldiak.
Kontzertu bikoitza izango da datorren larunbatekoa. Salamancatik etorriko dira lehen gonbidatuak. Bertako diputazioko Instituto de las Identidadeseko ikasleak ariko dira, Manuel Perezen danbolinteroaren gidaritzapean.
Bigarren gonbidatua oiartzuarra da. Iñaki Zabaleta igoko da oholtzara, eta bere disko berriena aurkeztuko du. Duela gutxi argitaratu zuen Ibar ixil batean diskoko abestiak kantatuko ditu. Kontzertuak 11:30ean hasiko dira.
Eguna ongi bukatzeko, afaria egingo dute Kontzejupean. Sarrerak Garmendi txokolategian edo Amaxkar tabernan eros daitezke, hamabost euroren truke.
Goizean, dantza tailerra
Kontzertuez gain, egongo da beste jarduerarik. Goizean, Kontzejupean, Salamancako dantzak ikasteko aukera egongo da, arratsaldean kontzertua emango dutenen eskutik. 11:30ean hasiko da ikastaroa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.