"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Lehenengo Madalenak Cup, hilaren 16an

Madalenak Cup Kimu eta Benjamin mailetako haurrentzako lehia da. Taldeak neskenak, mutilenak edo mistoak izan daitezke. Zuketzen eman daiteke izena.

madalenak.cup

Joko zelaiak puzgarri erakoak izango dira.

Lehenengoz, Madalenak Cup 2017 formatu txikiko futbol txapelketa egingo dute hilaren 16an (igandea da). Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) egingo dute, eta Benjamin (2007-2008an jaiotakoak) eta Kimu (2005 eta 2006an jaiotakoak) mailetako haurrentzat da lehia. Nesken, mutilen eta mistoak diren taldeek eman dezakete izena. Talde bakoitzeko bost euro ordaindu behar dira parte hartzeko. Izen ematea hilaren 12a baino lehen (asteazkena da) egin behar da, Zuketz tabernan. Alebinen edo kimuen kasuan, jokoan hiru jokalari eta atezaina izango dira; benjaminetan lau jokalarik eta atezainak osatuko dute unean uneko ekipoa (aldaketak egin daitezke, noski). Koldo Mitxelenan bi joko eremu jarriko dituzte, puzgarri erako zelaiak dira. Madalenak Cup Taldeak antolatu du gaztetxoen artean kirol zaletasuna eta jaiak uztartzeko iniziatiba. Haiei hots eginez (656 792 425 edo 687 328 838) lor daiteke informazio gehiago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.