Mendoza ETAren biktimei egindako omenaldiaz aritu da Berrian egin dioten elkarrizketan
ETAk Errenterian hil zituen hiru zinegotziri omenaldia egin zion EH Bilduk gobernatzen duen Errenteriako Udalak pasa den astean. Julen Mendoza alkateari elkarrizketa egin diote BERRIAn.
Omenaldia
prozesu baten ondorio izan dela esanez hasi du elkarrizketa Mendozak. “2015eko azaroan udaleko alderdi politiko denen adostasunarekin, aurreko legealdikoenak barne —orduan bai baitzen PP, oraingoan ez bezala—, dokumentu bat adostu zen: gure herrian 1956tik 2012ra arte egondako giza eskubideen urraketak eta bestelako gertaerak jaso eta
Memoria partekatu baterantz aurkeztu genuen”, dio alkateak.
Aurrez,
frankismo garaiek hildako udal langileei omenaldia egin zien Udalak, baina oraingo honek indarra artu du komunikabideetan. “Lehen aldia da EH Bilduk gobernatzen duen udal batek biktimen ekitaldi batean ETArenak soilik hartu izana kontuan. Hitzaldian barkamenari buruzko aipamena egin nuen. Biktimekin egindako prozesu honetan helarazi ziguten udala, agian, ez dela beti egon egon behar zuen tokian. Keinu hori egin behar genuen”, gaineratu du
Eta euskal gizarteak nola hartu duen galdetu diote. Mendoza: “Hasi behar dugu galdetzen norberak zer egin dezakeen, bestearekiko exijentzia iraunkorraren noriatik ateratzeko. Baina nik hori esan eta hurrengo egunean jarraitu zuten batzuek exijentziarekin”. EH Bilduren batzarrera eta ondoren maila nazionalera eraman zuela kontatu du eta eta ontzat jo zutela.
Elkarrizketa osorik BERRIan.