Foncalent (Alacant) espetxetik atera zen sei urte eta erdiko zigorra beteta, eta Oreretan lehen harrera egin zioten atzo arratsean.
Lujanbio Foru plazan atzo herritarrek egindako harreran.
Etxean da Xabier Lujanbio preso ohi oreretarra.
Foncalent (Alacant) espetxetik atera zen atzo eguerdian sei urte eta erdiko zigorra beteta. Oreretan lehen harrera egin zioten atzo arratsean bertan.
Herritarrek egindako pasillotik heldu zen Lujanbio Foru plazara. Hamarnaka lagun zituen zain bertan. Aurreskua dantzatu zioten, lore sorta jaso zuen, eta hitz egiteko tartea hartu zuen Lujanbiok.
Eskerrak eman zizkien oreretarrak Alacantera bere bila hurbildutakoei, eta gogorarazi zuen bera kalean dela, baina euskal preso askok espetxean jarraitzen dutela oraindik, “lanean jarraitu beharra dago, beraz”.
Landaren bere argazkia kendu zuen preso izandakoak.