Oiartzungo Helduen Tailerrak ikasturte osoko ikastaroen berri eman du, baita izen emateko egunak adierazi ere.
Masajeak emateko tailerra egongo da, besteak beste, Oiartzunen
Urritik maiatzera bitartean burutuko diren hainbat tailerretan izena eman nahi duenak irailaren 4tik 11ra egin beharko du. Dantzak, egur taila, eskulan tailerrak, masajeak, yoga, gimnasia eta argazkilaritza daude, besteak beste.
Ikasturte osoko 11 ikastaro eta hiru hilabeteko beste 6 eskainiko dira aurten Oiartzunen. ‘Helta’ (Helduentako Tailerrak) sei emakumek bultzatzen dute eta hauek 14 urte daramatzate haien helburua lortzen; ohikoak ez diren harremanak sortu eta hainbat ekintza egiteko aukera egotea Oiartzunen bertan.
Izen ematea irailaren 4tik 11ra izango da eta bertara joan beharko da derrigor, Oiartzungo Karaez kalean duten egoitzara. Oiartzuarrentzat 55 euroko kuota izango du ikastaro bakoitzak eta kanpotarrentzat 75ekoa. Hiru hilabeteko ikastaroak, ordea, 30 eta 40 eurokoak dira. Harremanetarako helduenta@hotmail.com helbidera idatzi edo 618 091 176 telefonora deitu beharko da.
Hau da urte honek emango duena:
Ikasturte osoko ikastaroak: Ariketa mentala, bertsolaritza, latinoamerikako dantzak, euskal dantza, ehoziria (bolilloak), egur taila, zaharberritzea, oihalkilan-patchwork, gimnasia, gitarra, informatika, joste lanak, luzaketak, margolaritza, masaje, pilates, yoga eta tai-chi.
Hiru hilabeteko ikastaroak: eskulanak goma evarekin, midfulness, erreflexoterapia, makillajea, sukaldaritza energetikoa, masajea eta argazkilaritzaren oinarrizko nozioa.