Galtzada konpontzen ari dira, eta Beheko Plazako pilotalekua asfaltatzeko ere probestu dute obra
Beheko Plazako pilotalekua asfaltatu dute.
Xanistebanak pasata, Manuel Lekuona etorbidea eta Beheko Plaza txukuntzeko obrekin hasi ziren. Done Eztebe plaza eta Beheko Plaza lotzen dituen bideari dagokionez, udalak konpontzea erabaki zuen, bertan zeuden galtzadarriak askotan altxatzen zirelako. Mantenu lanetan diru kopuru handia gastatu izan du udalak, eta emaitzak ez dira onak izan.
Beste mota bateko galtzadarrizko oinezkoentzako pasabidea jarriko dute, eta ibilgailuentzako errepidea asfaltatuta egongo da. Obra horiekin batera, Beheko Plazako pilotalekua ere konpontzen ari dira. Asfaltatzeko arrazoi bat eman du udalak: lur mota berriarekin, eremua gehiago aprobetxatzeko aukera egongo da, eta ekitaldi gehiago egiteko aukera izango da.
Lanen aurrekontua 355.000 eurokoa izango da, eta urrirako bukatzea espero dute.