Erorketak prebenitzeko tailerra antolatu dute

65 urtetik gorakoei zuzendutakoa izango da tailerra; asteazkenean izango da

erorketen prebentzio tailerra

Erorketen prebentzio tailerra 65 urtetik gorakoentzako da.

Erorketa prebentzioa lantzeko tailerra egingo dute datorren asteazkenean, hilak 20. Udaleko Gizarte-Ongizate sailak eta anbulatorioak antolatu dute tailerra. 65 urtetik gorakoei zuzenduta dago tailerra, adin horretakoek lesio larriak uzten dizkieten erorketak pairatzen baitituzte. Horregatik, prebentzioa lantzea garrantzitsua da. Hitzaldia Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango da, datorren asteazkenean, 17:00etatik aurrera. Saioa doan izango den arren, tokia hartu beharko da aldez aurretik. Horretarako, anbulatoriotik pasatu beharko da, edo bertara deitu (943 00 65 05 telefono zenbakira).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.