Bitik bi. Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen lehen taldeak bi partida jokatu eta bi garaipen daramatza. Larunbat arratsaldean Real Union Bren bisita jaso zuen Karla Lekuonan. Serio aritu zen Oiartzun, eta jokoa menperatu zuten, tarteka joko ikusgarria eginez. 2-0 aurreratu ziren, eta irundarrek azken minutura arte ezin izan zituzten aldea murriztu.Datorren partida Amaikak Bat taldearen kontra jokatuko dute, etxetik kanpo. Debarrek bi partidak berdindu dituzte.
Oiartzungo mutilen futbol taldeek Karla Lekuona zelaian jokatuko dute, bihar
Erregional Preferenteko taldeak, berriz, etxean galdu zuen. Denboraldiko lehen partida jokatu zuten larunbatean bertan ere, Urnietaren kontra. Bisitariak 1-4 gailendu ziren ligako lehenengo jardunaldian.
Nesken taldea, berriz, datorren igandean bueltatuko da lehiatzera. Pauldarrak taldea jasoko du etxean, igandean, 12:00etatik aurrera. Euskal Ligako taldeak Bizkerreren kontra 1-0 galdu zuen. Erregional Mailako emakumeek, berriz, datorren asteburuan egingo dute debuta.
Gainontzeko kirolei dagokienez, saskibaloi eta areto futbol taldeek datorren asteburuan hasiko dituzte euren lehiaketak.