Kataluniarrekin elkartasuna adieraziko dute gaur arratsaldean, plazan.
Kataluniako erreferendumaren harira,
Espainiako indar polizialak aurrera eramaten ari diren operazio polizialak gaitzesteko, elkarretaratzea egingo dute gaur Oiartzunen.
Demokrazia. Herritarrok dugu hitza lelopean, Kataluniari elkartasuna adieraziko diete 19:30etik aurrera, Done Eztebe plazan.
Mobilizazioa deitu duten eragileen pluraltasuna nabarmena da. ELA eta LAB sindikatuek, Oiartzungo Udalak, EH Bilduk, EAJren udal taldeak eta Ernaik bertara joateko deitu dute.
Krabelin gorriak edota boto paperak eramateko eskatu dute elkarretaratzearen antolatzaileek. “Kataluniarrei elkartasuna adieraztea euskal herritarron eskubideak defendatzea da”, gaineratu dute.
Ez da aste honetako zita bakarra izango.
Datorren larunbatean, hilak 23, ekitaldi soziala egingo dute plazan, arrazoi beragatik. 19:00etan hasiko da ekitaldi hori.