"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Antxoko San Fermin Txikiak, asteburuan

San Fermin Txiki jaiak ostiraletik igandera egingo dituzte. Gastronomiari lotutako jarduerek garrantzia berezia izango dute, egunero daude.

sanfermintxiki3

2015eko San Fermin Txikietako bizikleta lasterketan izan zirenak.

Iazko hutsunearen ondoren, aurten hemen dira Antxoko San Fermin Txikiak. Asteburuan dira. Jai batzordeak ostiraletik igandera hainbat ekitaldi antolatu ditu, denen gustukoak. Gastronomia jarduerek tarte berezia izango dute, tartean, tortilla txapelketa, Txotx & Roll herri bazkaria, eta albondiga lehia. Honakoa da, zehatz, Antxoko festa txikien egitaraua. Hilak 29, ostirala
  • 17:30ean, toka eta bote txapelketa Zaharren Tokian.
  • 19:00etan, tortilla txapelketa Zaharren Tokian.
  • 20:00etan, txupinazoa Gure Zumardian.
  • 20:30ean, danborrada.
  • 22:00etan, Sobakillo afaria Gure Zumardian (musikarekin).
Hilak 30, larunbata
  • 11:00etan, arrantza txapelketa Marealtan.
  • 11:00etan, kuadrillentzat herri kirolak Gure Zumardian.
  • 13:00etan, entxierro txikia eta buruhandiak.
  • 14:00etan, herri bazkaria Gure Zumardian: Txotx & Roll. Herri sagardotegia da, 15 eurokoa. Menua: odolki eta txorizo pintxoak, bakailao tortilla, txuleta entsaladarekin, eta gazta edo sagar opila.
  • 19:00etan, dantza ikuskizuna Alkartasunaren eta Galiziako dantza taldem baten eskutik.
  • 20:00etan, Karropoteoa.
  • 23:30ean, Gantxegi DJ Anaiak-ekin, musika saioa.
Urriak 1, igandea
  • 11:00etan, Gure Zumardian, albondigak egiteko gastronomia txapelketa.
  • 11:00etan, karabina txapelketa.
  • 14:00etan, albondigen txapelketan egindakoen dastaketa.
  • 18:00etan, bizikleta lasterketa.
  • 20:00etan, txokolatada.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.