"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Juanba Berasategiri eman diote aurtengo EZAE saria

Apirilean zendu zen Pasai Donibaneko zinemagilea. Bere alabak jaso du saria Zinemaldian.

juanba.ezae

Miren Berasategi, saria jaso ondorengo hizketaldian.

Juanba Berasategiri eman diote, Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak emandako hirugarren saria. Zuzendari sanjuandarrak bere ibilbidean zehar euskarazko zinemagintzari egindako ekarpena aitortu diote sari honen bidez. Animaziozko euskal filmetan aitzindaria izan zen Berasategi. Kalabaza tripontzia izan zen genero honen euskarazko lehen pelikula. Hainbat film eta film labur zuzendu zituen Berasategik, baita arrakasta handiko telesailak ere; Pernando Amezketarra, Lazkao Txiki eta Txirrita hain zuzen ere. Produktore lanetan ere ibili zen pasaitarra eta sei urtez, Euskal Ekoizle Independenteen Elkartearen lehendakari izan zen, 1991etik 1997ra. Apirilean zendu zen Juanba Berasategi, bere alaba Mirenek jaso du gaur saria, Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos, eta EZAEko presidente Alfonso Benegasen eskutik. Saria kolektiboa da berez, “Sari honen zati potolo bat nere aitarekin lan egindako ero guztientzat da eta bestea zuretzat, aita” adierazi du Berasategik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.