"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Lezoko zinegotzien osoko bilkura, ostegunean

Osoko bilkura 19:00etan hasiko da, udaletxean. Orotara, bederatzi gai izango dituzte aztertzeko udalbatza osatzen duten zinegotziek.

lezo.udalbatzarra

Lezoko udalbatzar baten artxiboko irudia.

Ikasturte berriko lehen udalbatzarra egingo dute ostegunean (hilaren 29an) Lezoko zinegotziek. 19:00etan jarri dute plenoa hasteko ordua, beti bezala, udaletxeko bilkura areto nagusian. Bederatzi puntukoa da gai zerrenda. Honakoak dira adostu beharrekoak:
  • 2017ko uztailaren 27ko bileraren akta onartzea.
  • Organo kolegiatuetan udalbatzako ordezkariak izendatzeko diktamena.
  • Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren dedikazio esklusiboa bertan behera uzteko, eta bi zinegotziren dedikazio partziala eta erretribuzioak onartzeko diktamena.
  • Kale garbiketaren kontratazioa: osoko bilkuraren eskuduntzak gobernu batzordean delegatzeko diktamena.
  • Kale garbiketaren baldintza pleguen aurka aurkeztutako berraztertze errekurtsoa gaitzesteko diktamena.
  • EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat.
  • Kontu hartzailearen txostena: 2016ko kostu efektiboa eta zerbitzuen estaldura.
  • Alkatearen, organu kolegiatuetako udal ordezkarien eta delegatuen txostenak.
  • Galde-eskeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.