"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak aztertzerakoan, deigarria Antxo Areto Futbol Taldearen lehen garaipena, baita Pasaia KErena ere.

antxoaft

Pescados Ferreres Anaiak taldeak, lehen partidan, lehen garaipena.

Emaitzak orotarikoak izan dira asteburuan. Adibidez, Hirugarren Nazionaleko debutean, Pescados Ferreres Anaiak-Antxo Areto Futbol Taldeak merezitako garaipena lortu zuen Galdakaoko Lagun Onak taldearen kontra. Futbolean, Pasaia KEko talde nagusiak sasoiko lehen garaipena lortu zuen Erregional Ohorezko Mailako hirugarren jardunaldian, eskualdeko derbian, Touringen etxean. Futbolean ere, Gizonen Erregional Preferentean, Trintxerpek eta Sanpedrotarrak ezin garaipenik lortu. Azkenik, eskubaloian, Gizonen Euskal Ligako lehen jardunaldian, eskualdeko derbia Ereintzarentzat Donibane Eskubaloiaren etxean. FUTBOLA Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Touring-Pasaia 1-3
Gizonen Erregional Preferentea
  • Urnieta-Sanpedrotarra 1-0
  • Trintxerpe-Mariño 2-2
Gizonen Lehen Erregionala
  • Asoleus-Trintxerpe 2-0
  • Pasaiak atseden zuen.
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
  • Trintxerpe-Dunboa Eguzki 2-6
Gizonen Gazteen Lehen Maila
  • Kostkas-Pasaia 1-0 (77. minutuan partida bertan behera)
Urnieta-Trintxerpe 0-2 ARETO FUTBOLA Hirugarren Nazionala
  • Pescados Ferreres Anaiak Antxo AFT-Lagun Onak 5-3
ESKUBALOIA Euskal Liga
  • Donibane Eskubaloia-Ereintza 19-25
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.