Oiartzunen, ikasturte berrian, lau antzerki talde izango dira. Hiru gazteenak dira, eta bestea helduena. Orotara, 49 partaide izango dituzte denek.
Iazko ikasturtean gazteen taldeetan ibili zirenetako batzuk.
Antzerkigintza osasun oneko dago Oiartzunen. Horren erakusle da herriko antzerki taldeetan izena eman dutenen kopurua: 49 herritar izan dira ikasturte berria antzerkia egiten hasi nahi dutenak.
Gazteetan, hiru talde osatu dituzte, izan ere, 34 gaztetxok izena eman dutelako izena, denak 12-18 adin tartekoak. Lur Korta eta Saioa Aizpurua izango dituzte irakasle.
Helduen taldean ere, antzerkigile asko. Txinalkarekin hamabost ikaslek bat egin dute. Aurten ere Tessa Andonegik zuzenduko du helduen taldearen ontzia.