Familia eremuko eskaintza zabalduko dute; 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako izango da
Urria iristearekin batera, Abaraxka udal ludotekak bere ateak irekiko ditu, ikasturtean zehar aisialdirako eskaintza bat bermatzeko asmoz. Astelehenean familia eremuko bilera egingo dute, haur txikienen taldekoa. Orain arte Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta zegoen, baina aurten eskaintza zabalduko dute: ez da adin —behetik— mugarik egongo. 2017-2018 ikasturteko nondik norakoen berri emango dute asteleheneko bileran. 17:00etan hasiko da, ludotekan bertan.
Asteartean, berriz, ludotekaren beraren aurtengo funtzionamenduaren berri emango dute. Ludotekan hasi nahi duten haurren —Haur Hezkuntzan dabiltzanei zuzenduta dago— gurasoen bilera egingo dute, hura ere 17:00etan hasita.
Informazio gehiago behar duenak, ludotekara dei dezake (943 50 64 12) edo
e-posta bidez jar daiteke harremanetan.