"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

San Pedron ere bat egingo dute Kataluniarekin

Bozketa sinbolikoa egingo dute San Pedron igandean. Katalanei jarri zaizkien traba eta oztopo guztien aurrean, erabakitzeko eskubidea defendatzen duten bakarrak ez direla frogatuko du, San Pedroko Gure Esku Dagok.

Bozketa sinbolikoa antolatuko dute San Pedron

Igandea egun historikoa izango denez, Kataluniari elkartasuna adieraziko dio San Pedroko herriak urriaren batean. Katalanei jarri zaizkien traba eta oztopo guztien aurrean, erabakitzeko eskubidea defendatzen duten bakarrak ez direla frogatuko du, San Pedroko Gure Esku Dagok. Hainbat ekimen burutuko dituzte igandean herriko Frontoian.
  • 12:00tan mural herrikoia. Nahi duenak muralean marraztu ala mezuak idazteko aukera izango du.
  • 13:00etan bozketa sinbolikoa egingo dute, Kataluniarren erabakitzeko eskubidea babesteko.
  • Bozketa bukatzerakoan argazki orokorra egingo dute, bozketan parte hartu duten guztiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.