TAOko langileek protestekin jarraitzen dute

Gaur kanpalekua egin dute Herriko plazan TAO zerbitzuko langileek, lanpostu duinak eskatzeko. Abenduaren 5a arte greban izango dira.

TAO zerbitzuko langileen protesta.

TAO zerbitzuko langileek greba hasi zuten astelehenean, eta abenduaren 5era arte jarraituko dute protestarekin. Egun horretan amaitzen du enpresak zerbitzua, eta hurrengo egunetik aurrera, publikoa izango da TAOaren kudeaketa. Egunero elkarretaratzeak egiten ari dira langileak; asteartean, mozioa aurkeztu zuten plenoan, eta gaur berriz, kanpalekua egin dute Herriko plazan, lanpostu duinak eskatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.