Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2017-10-13)

Bigarren Mailako futbol taldeak etxean jokatuko du gaur, Pradejonen kontra

futbolaOiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak gaur arratsaldean jokatuko du, zubia aprobetxatuz. Pradejon izango dute aurkari. Errioxarrek baino puntu bat gehiago daukate oiartzuarrek. Bestalde, areto futbolean, Oiartzunek eskualdeko derbia jokatuko du, Jaixkiren kontra. Oiartzuarren eta lezoarren arteko partida bihar arratsaldean izango da.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Oiartzun-Pradejon: gaur, 16:45ean, Karla Lekuonan.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Bergara: bihar, 16:00etan, Karla Lekuonan.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Erandioko Betiko Neskak: bihar, 15:30ean, Karla Lekuonako zelai txikian
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Mundarro: bihar, 17:45ean, Karla Lekuonako zelai txikian.
Emakumeen Erregional Maila
  • Amara Berri-Oiartzun: etzi, 14:30ean, Donostiako Martutene auzoko futbol zelaian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzun-Jaixki: bihar, 18:15ean, Elorsoro kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Power Rangers-Pizzeria B17: gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
  • Cecilia Frutadenda-Miren Taberna: gaur, 20:50ean, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-Bosteko Irauli B: bihar, 16:30ean, Elorsoro kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.