Uxue Garmendiak arrisku jokaldi ugari sortu zituen ezker hegaletik.
Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeak nagusitasun ikusgarria erakutsi zuen pasa den ostiral arratsaldean jokatutako partidan. Oiartzun-Pradejon partida jokatu zuten Karla Lekuonan, eta partida hasierako zalantzek segundo batzuk bakarrik iraun zuten. Baloiaren jabe egin ziren etxekoak, eta errioxarren arearen inguruan jokatu zuten ia norgehiagoka osoa.
Seigarren minutuan Uxue Garmendiak sareetara bidali zuen baloia, Malen Moranek eskuinetik emandako paseari esker. Bigarren gola 24. minutuan iritsi, Amaia Vazquez eskuin hegaleko atzelariak jokaldi polit bat bukatu ondoren. Bost minutu gehiago besterik ez zituzten behar hirugarrena lortzeko. Esti Bajo aurrelariak bere punteria ona erakutsi zuen. 3-0eko emaitzarekin joan ziren aldageletara.
Bigarren zatia galga zapalduz jokatu zuen Oiartzunek, baina beste hiru gol gehiago sartzea lortu zuten: Malenek, 56. minutuan; Esti Bajok —berriro— 83an; eta aulkitik atera zen Eguzkiñe Peñak sartu zuen azkena. Garaipenari esker, sailkapeneko goiko aldeari begira jarri dira oiartzuarrak. Hamar puntu lortu dituzte orain arte jokatutako sei jardunaldietan, eta laugarren postuan daude, Logroñes, Eibar eta Athleticen atzetik.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B-Erandioko Betiko Neskak: 3-0.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzun B-Mundarro: 0-1.
Emakumeen Erregional Maila
- Amara Berri-Oiartzun: 1-5.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers-Pizzeria B17: 2-1.
- Cecilia Frutadenda-Miren Taberna: 5-2.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunak-Bosteko Irauli B: 58-47.