Ez ohiko plenoa egingo dute bihar
Herriko kirol instalazioen kudeaketa kontratuan akatsa zuzenduko dute
Oiartzungo Udalbatzak plenoa egingo du bihar goizean. Ez ohiko eta urgentziazko udalbatzarra izango da. Bi puntu izango dituzte mahai gainean. Alde batetik, plenoari presazko izaera aitortzen diona. Bestetik, plenoa deitzeko benetako arrazoia aztertuko dute.
Herriko kirol instalazioen kudeaketa kontratuan dagoen akatsa zuzenduko dute, hala onartuz gero. Zehazki, Elorsoro kiroldegiaren, Madalensoro pilotalekuaren eta udako igerilekuaren kudeaketa kontratatzeko espedientean aurkitutako akatsa zuzenduko dute.
Plenoa 08:30ean hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.