Oiartzuni buruzko kontuak ikasteko aukera, jolastuz

'Paeta zaharrak erantzun' galderen mahai jokoa aurkeztuko dute astelehenean

paeta zaharrak erantzun

Oiartzungo kontuetan zentratuta dago mahai jokoa.

Oiartzuarren baitan egitasmoak, udalaren laguntzarekin, beste urrats berri bat emango du herriari buruzko kontuen dibulgazioan. Datorren astelehenean Paeta zaharrak erantzun izeneko mahai jokoa aurkeztuko dute udaletxeko pleno aretoan, 18:00etatik aurrera. Trivial Pursuit jokoaren antzekoa izango da: 1.500 galdera izango ditu, sei gaietan banatuta. Galdera guztiek Oiartzunekin lotura daukate. Oraindik ez dute jakinarazi jokalariek gaztatxoak bilduko dituzten ala ez. Hori jakiteko, onena, asteleheneko ekitaldira joatea izango da, herritar guztiei irekia izango delako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.