Jon Martin finalerdiko itzuliko saioan ariko da bihar, Bastidan

Agin Laburu, Igor Elortza, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colinarekin batera ariko da

jon martin segura Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa asteburu honetan bueltatuko da. Bihar finalerdietako lehen saioa egingo dute, Bastidako (Araba) udal kiroldegian. Jon Martin oiartzuarra igoko da oholtzara, Agin Laburu, Igor Elortza, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colinarekin batera. Inazio Usarraldek gidatuko du. Finalerdien itzuliko saioa izango da, eta irabazleak azaroaren 19an Amurrion jokatuko den itzuliko saioan parte hartuko du. Bihar arratsaldeko bertso saioan honako lanak egin beharko dituzte:
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Sarrerak Biharko bertso saioa 17:00etan hasiko da, eta ordu eta erdi lehenago irekiko dituzte ateak. Sarrerak Internet bidez eros daitezke, gaur arratsaldeko seiak arte. Hara hurbildu ezin duenak, ETB4en bidez jarrai dezake, zuzenean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.