Eraikinen Inspekzio Teknikoa pasa beharko dute 400 etxek

50 urte baino gehiago dituzten etxeen jabeek txostena aurkeztu beharko dute ekainaren 27 baino lehen

putxutxoerreka

Etxe bakoitzaren inspekzio data eta azterketa data kontsulta daitezke.

Eusko Jaurlaritzaren 3/2015 Legearen arabera, 50 urte urte baino gehiago dituzten etxebizitza eraikinek inspekzio teknikoa pasatu beharko dute. Oiartzunen 400 dira mota horretako eraikinak. Eraikin horien jabeek datorren urteko ekainaren 27rako aurkeztu beharko dute inspekzio teknikoaren txostena. Arkitekto edo aparejadore tekniko batek egin beharko du azterketa, eta etxejabe bakoitzak izango du aukeratzeko aukera. 50 urte bete ahala, etxebizitzarako eraikin guztiek pasa beharko dute inspekzio teknikoa. Kontserbazio egoera, efizientzia energetikoa edo irisgarritasun egoera aztertzen dituzte, beste hainbat faktoreren artean. Bakoitzaren etxearen informazio gehiago nahi duenak, Eusko Jaurlaritzak gaiari buruz duen web orrialdean egin dezake kontsulta. EIT txostenak hamar urtetako balioa du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.