Oiartzunek nahi baina ezin Ordiziaren kontra

Ohorezko Erregionaleko taldeak ezin izan zuen berdinketatik pasa

oiartzun-ordizia

Karla Lekuonakoek ezin izan zuten berdinketatik pasa.

Ohorezko Erregional Mailako taldeak etxean berdindu zuen pasa den larunbatean, Ordiziaren kontra. Goiko postuetan daude goierritarrak, Oiartzunen aurretik, baina larunbatean ez ziren gehiago izan. Etxekoek hobeto jokatu zuten, eta hiru puntuak poltsikoratzea merezi izan zuten. Azkenean, betaurrekoak Karla Lekuonako markagailuan. Laugarren postuan daude oiartzuarrak, zortzi partidatan hamasei puntu bilduta. Bergara liderrarengandik lau puntura dago talde urdina.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • San Ignacio-Oiartzun: 3-0.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Ordizia: 0-0.
Emakumeen Euskal Liga
  • Añorga-Oiartzun B: 1-4.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Trintxerpe: 1-2.
Emakumeen Erregional Maila
  • Santo Tomas Lizeoa-Oiartzun: 3-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzun-Herrikide: 4-6.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Power Rangers-Ataun Troskaeta: 10-4.
  • Gure Txokoa-Miren Taberna: 5-2.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-Goierri: 53-59.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.