Domusantu Egunean ere, Tren Berdea

Jai eguna izanik, Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera eskainiko dute beste behin

tren berdea

Tren Berdean joateko erreserba egin beharko da

Bihar, ofizialki, jai eguna da, eta hori aprobetxatuz, Arditurriko meategiak ezagutzeko beste aukera bat egongo da. Horrela, meazuloak ikusteaz gain, Tren Berdean bidaiatzeko aukera emango dute bihar goizean. Pagoaldea eta Arditurri lotuko dituen lehenengo trena 10:00etan aterako da, eta beste bi gehiago egongo dira, orduero (ordutegiak ikusteko, sakatu esteka). Trena eta oinarrizko bisitak bost euro balioko ditu (hiru bost urtez azpiko haurrentzako). Bidaiak eta sakoneko bisitak, berriz, zazpi euroko kostua izango du. Aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa izango dela jakinarazi dute. 943 49 50 49 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu beharko da, edo e-posta bidez idatzi beharko zaie.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.