Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lanin egitasmoak hasi du bere ibilbidea

Enpresa txiki eta ertainak euskalduntzeko plana hiru urte egongo da indarrean; 50 enpresa euskalduntzea da helburua

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/11/03
lanin aurkezpena

Mikel Urdangarin Ahize-AEK-ko teknikariak eman zituen azalpenak.

Lanin egitasmoa martxan da. Iazko urrian egin daitekeenaren aurkezpena egin zuten, sei hilabeteko diagnosiaren ondoren. Hori finduta, enpresa txiki eta ertainen euskalduntzea sustatzen hasiko dira. Atzo arratsean langunea egin zuten Manuel Lekuona bibliotekako bilera gelan. Enpresa batzuetako ordezkariez gain, udalekoak eta Ahize-AEK-ko teknikari Aitzol Perez de San Roman eta Mikel Urdangarin izan ziren langunean. Hizkuntza aholkularitza enpresa horrek irabazi du Lanin aurrera eramatea ahalbidetzen zuen lehiaketa publikoa. Lanin proiektuaren plangintza azaldu zuen Urdangarinek: Lanin-en eskaintza, eskatuko duena eta plana aurrera eramateko egutegia xehatu zituen. 2019ra arte iraungo du, atzoko bileratik bertatik hasita. Oiartzunen 500 enpresa txiki eta ertain daude, 3.000 langilerekin. Datozen bi urteetan 120 enpresetara iristea da helburua, 60na urteko. “Erronka handiegia dela esaten digute. Nik uste dut lorgarria dela”, esan zuen Urdangarinek. Sei kanpaina Plangintzaren arabera, sei kanpaina egingo dituzte. Lehenengoan, orain arte parte hartu duten enpresengana —”laguntzaileak” izena jarri diete— eta Oiartzungo Udalarekin harremanetan daudenengana —”hornitzaileak”— joango dira. Gainontzeko bost kanpainak industriaguneka eta sektoreka egingo dituzte. Lanin-en, edozein momentutan, parte hartzea eskatuko duten enpresei ere erantzungo diete. Enpresak bisitatu eta planaren eskaintza aurkeztuko diete. Eskainiko diren zerbitzuak —errotulazioa, itzulpenak, euskara ikastaroak…— jasotzen dituen fitxa bat jasoko dute, eta beharraren edota nahiaren arabera bete beharko dute atxikitzen diren enpresek. Enpresek, bere aldetik, hainbat konpromiso hartu beharko dituzte, hala nola solaskide bat izendatzea, egitasmoari zortzi ordu eskaintzea, begirunez jokatzea edo zerbitzua euskaraz emateko prest agertzeko ikurra jartzea, besteak beste. Horrez gain, enpresei arreta zerbitzua eskainiko diete, eta 24 ordutan erantzungo dute. Fermiñene eraikinean egongo da bulego fisikoa, asteartetik ostegunera. E-posta helbidea ere aktibatu dute. Planaren jarraipenari dagokionez, Ahize-AEK-koak urtean sei aldiz bilduko dira udaleko ordezkariekin. Enpresekin languneak egiteko datak ere jarri dituzte. Datorren otsailaren 8an eta ekainaren 14an izango dira hurrenak. Urdangarinek argi utzi nahi izan du beren helburua enpresei laguntzea dela, euskarazko zerbitzua eman dezaten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.