Bernardo Atxagaren ‘Zazpi etxe Frantzian’ eleberria aztertuko dute.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak ikasturteko bigarren ekitaldia antolatu du datorren astearterako.
Lehenengoa ekimen literarioa izan zen, Martxel Mariskalen Azken zakatzak liburua ardatz hartuta. Oiartzun Azmarrin taldearekin elkarlanean antolatu zuten ekitaldi hura.
Bigarren saioarekin, ohiko formatura itzuliko dira literaturazaleak. Alegia, liburu bat irakurri eta horri buruzko solasaldia izatea. Duela gutxi Oiartzunen emanaldia eskaini zuen Bernardo Atxagaren
Zazpi etxe Frantzian (Pamiela, 2009) liburua izango dute hizpide. Belgikak kolonizatutako Kongon kokatzen da eleberria, 1903an zehazki. Irakurketa taldeak 20:00etan jarri du zita, Manuel Lekuona bibliotekan.
Abendurako etxekolanak ere zehaztu dituzte. Mariama Baren (Dakar, Senegal, 1929-1981)
Hain gutun luzea eleberria irakurri beharko dute. Baren lehenengo —eta azken aurreneko— eleberria izan zen. Modu epistolarrean dago idatzita, alargun geratu den Ramatoulaye pertsonaiaren ikuspuntutik. Gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak salatzen ditu bertan.