TELP ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik

'Konpromisotik aD/Ritzera' kanpainan parte hartuko duten 'ahobiziei' zuzenduta dago; hilaren 25ean egingo dute

telp ikastaroa oiartzun

Eguneroko bizitzan euskarari eusteko tresnak ezagutaraziko dituzte.

Konpromisotik aD/Ritzera kanpaina girotzen hasi dira Oiartzunen. Antolatu dituzten hiru hitzaldiez gain, ikastaro bat ere antolatu du Euskararen Arnasgune Taldeak. TELP ikastaroaren helburua eguneroko bizitzan euskarari eusteko —erdarara pasatu gabe— tresnak ematea da. Datorren asteazkena (hilak 22) izango da izena emateko azkeneko eguna. Hainbat modutara egin daiteke. Alde batetik, Oiartzuarrak Ga-ren webgunearen bitartez eman daiteke izena. Kanpainaren e-posta helbidera ere idatz daiteke. Udaleko Euskara Sailarekin (943 49 38 42 edo e-posta bidez) edo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin (943 26 01 82 edo e-posta bidez) harremanetan jarrita ere izen eman daiteke. Ikastaroa hilaren 25ean, larunbata, izango da. 09:00etan hasiko da, eta 13:30era arte iraungo, EMUNeko teknikariek gidatuko dute saioa. Tokiak mugatuak izango dira, eta aldez aurretik tokia hartu behar da. Ahobiziei zuzenduta egongo da. Bestalde, gaur arratsaldean izango da hitzaldien zikloko bigarren saioa. Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrek Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldia emango dute udaletxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.