Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ekonomia Solidarioaren Azokak bete ditu helburuak

Antolatzaileek jarritako helburuak bete direla esan du OlatuKoopeko kide Beñat Irasuegik. 1000 lagun inguru pasa ziren azokatik.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/21
55 postu jarri zituzten azokan.

55 postu jarri zituzten azokan.

Merkatu Soziala egin zuten larunbatean Errenteria-Oreretan. Lehenengo aldia da hiriburuetako zirkuituetatik ateratzen dutela Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka eta herri batean egin dutena, eta lehenengo aldiz aritu da ere OlatuKoop antolatzaile lanetan. Azokak emandakoarekin “pozik” azaldu da Beñat Irasuegi OlatuKoopeko kidea: “Balorazio oso ona egin dugu antolatzaileek eta jarri genituen helburuak bete direla ikusi dugu. Batetik, jendea bertaratzea lortu dugu. Ekonomia sozial eraldatzailea oinarri lanena ari diren enpresa eta eragileak, eta norbanakoak, batzuk mundu hori hurbilagokoa dutenak, eta beste batzuk ez dutenak ezagutza zehatz bat”. Sorpresa ere hartu dute, ekonomia eredu hori urruna duen jendea pozik joaten ikusi zutelako azokatik, eta espektatibak gaindituta. Hiriburuetan dagoen sartu irten azkarra eta masiboa ez dela izan larunbatean Merkatuzarren nabarmendu du Irasuegik, “izandakoek ordea, ez zuten begiratu bakarrik, informazioa eskatu zuten, postuetan zegoenaren gainean galdetu egin zuten. Hori oso garrantzitsua da, jendartean eredu hau zabaltzeko baliagarria delako”. 1000tik gora lagun bertaratu ziren Merkatuzarrera, eta kopurua esanguratsua den zalantzarik ez du OlatuKoopekoak. Gainera,  aurten lehenengoz, azoka hutsa izatetik elkargunea izatera jauzi egin du merkatuak: “Aurten tailerrak antolatu ditugu azokan bertan. Tailer motzak izan ziren, interesgarriak eta parte hartzaileak gustura aritu ziren bertan. Gainera datorren urteari begira, arlo bakoitzean helburuak zehaztea zen eta bide horretan jarri gara, mutualismoa definitzea edota ekintzailetza sustatzeko lanean arituko gara”. Azokaren bezperan, mintegia antolatu zuten. Ekonomia sozial eta solidario batentzako tokiko politika publikoen gaineko hausnarketa egin zuten bildutakoek Xenpelar Etxean. Hori ere positiboa izan da Irasuegirentzat, “teknikari eta hautetsi batzuk eskatu dute formazio trinkoagoak egitea gaiaren gainean. Oarsoaldean badago zerbait egiteko asmoa harago. Espektatibak gainditu zituen mintegiak ere”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.