Oiartzungo Udal Artxiboa digitalizatzeko lana hasi dute

1501 urtekoak dira lehenengo ordenantzak; digitalizatu eta sarean jartzea da helburua

oiartzungo udal artxiboa

Lan luzea dute aurretik, XVI. mendetik orain arterakoa digitalizatuko baitute.

Oiartzungo Udal Artxiboa osatzen duten aktak eta ordenantzak digitalizatzen hasi dira. Helburua, sarean jartzea da, herritarren eskura. Ordenantza eta akta zaharrenak XVI. mendekoak dira —zaharrenak, 1501 urtekoak—. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bati esker ari dira proiektua aurrera eramaten. Ez da, azkenaldian, udal artxiboko dokumentuak lantzen duen proiektu bakarra izan. Iazko urtarrilaren hasieran Oiartzungo Udal Artxiboan dauden XVII. mendeko artxiboen hustuketa egiten hasi ziren, euskaraz. Aurten hasi dira horietako batzuk dibulgatzen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.