Udala gazteekin bilduko da, pintxo pote formatuan

Gazteen beharrak adituko dituzte, eta udalak dituen asmoen berri emango diete

kataxulo

Kataxulo gaztetxian egingo dute bilera.

Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, datorren ostegunean (hilak 30) herriko gazteekin bilduko da, Kataxulo gaztetxian. Pintxo pote formatuan egingo dute bilera hori, gazteen kezkak eta proposamenak entzuteko. Modu horretan, gazteen parte hartzea bultzatu eta erraztu nahi dute. Saio irekia izango da, eta udalaren funtzionamendua gazteei helaraztea izango da helburua. Gazteak entzuteaz gain, udalak izango du esatekorik. Horrela, datorren urteko aurrekontuak azalduko dizkiete, eta egingo diren interbentzio eta egitasmoen berri emango diete, era laburrean. Horrez gain, gazteen beharrak identifikatu dute, eta Oiartzunen egin daitezkeenei buruz ariko dira. Luntx batekin bukatuko dute saioa, eta ateratako ondorioen berri emango dute. Ordu eta erdi inguruko saioa izango dela jakinarazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.