Azken minutuak, orain ere, bedeinkatuak izan dira

Emakumeen taldeak Mulierri irabazi dio, markagailua iraulita; mutilek ere garaipena lortu dute, etxean, Añorgaren kontra

mulier oiartzun

Bi taldeek indarkeria matxista salatu zuten partidaren aurretik [Argazkia: Mulier].

Jardunaldi oro har positiboa izan da Oiartzungo taldeentzat. Emakumeen futbol talde nagusiak garaipena lortu zuen Nafarroan, Mulierren kontra. Oraingoan ere, markagailuari buelta eman zioten urdinek. Mutiloabeitiko taldea aurreratu zen, lehenengo zatiaren bukaeran. 1-0 joan ziren aldageletara. 73. minutura arte ez zuten berdinketa lortu —Anne Mugarzak sartu zuen, estrategiako jokaldi batean—, eta 87. minutuan iritsi zen garaipenaren gola, korner bidezko jokaldian. Napo izan zen baloia sareetara bultzatu zuena. Sailkapeneko lehen postua sei puntura edukitzen jarraitzen dute.

Mutilek eta Power Rangersek, OK

Mutilen futbol talde nagusia ere antzera dabil. Pasa den asteko ezusteko porrotaren ondoren, gauzak bere onera bueltatu dira, eta Añorga menperatzea lortu zuten larunbatean. 3-1 nagusitu ziren, Karla Lekuonan. Power Rangers izan zen garaipena lortu zuen beste taldeetako bat. Behar gorrian zeuden, eta Inter Eder Kafetegiaren bisita jaso zuten ostiralean. Bigarren ziren sailkapenean, eta ez zen partida erraza. Hala ere, erauntsi bat bezala irten ziren, eta 4-0 joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, bisitariek estutu zuten, baina oiartzuarrak izan ziren hiru puntuak lortu zituztenak.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Mulier-Oiartzun: 1-2.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Añorga: 3-1.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Tolosa: 0-3.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Hernani: 3-3.
Emakumeen Erregional Maila
  • Oiartzunek ez du asteburu honetan jokatu, atsedena izan dutelako.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzun-Euskalduna Andoaindarra: 3-6.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Power Rangers-Inter Eder Kafetegia: 7-5.
  • Pizzeria B17-Miren Taberna: 3-3.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Bergara Soraluze-Oiartzungo Saskilagunak: 39-47.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.